Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboak, Oñatiko San Miguel Parrokian eskainiko du hurrengo ikuskizuna, ekainaren 9an, eta sarrerak eskuragarri daude jada. Herriz-herri dabil kooperatibismoaren soinu bandak, Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko ikusleak aho bete hotz utzi ondoren, ikuskizuna Oñatira egingo du salto, datorren igandean, San Miguel Parrokiara, hain zuzen ere. Ikusizun nagusia 19:30etan hasiko bada ere, Sinfonia Kooperatiboa…

Gehiago

Otsailean Arrasaten estreinatu ondoren, ‘Humanity at Music Herriz herri, Sinfonia kooperatiboak’ publiko aurreko bigarren ikuskizuna eskaini zuen atzo Aretxabaletan. Aretxabaleta Abesbatza eta Iubilo Bilbao Abesbatza, Leizarra Musika Eskolako eta Arizmendi Ikastolako haurren abesbatzak, Arrasate Musikaleko Orkestra -Iker Olazabal zuzendariaren gidaritzapean- eta Leizarra zein Jeiki dantza taldeko dantzariek ikuskizun bikaina osatu zuten atzokoan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.…

Gehiago

Musikari dagokionez, erritmoa hartu du Humanity at Music proiektuak. Abesbatza txikiaren entseguak eta grabazioak aste honetan egin dira Basque Culinary Centerreko auditoriumean. Duela aste batzuk helduen abesbatzako kideak elkartu ziren Arrasaten eta Apotzagan MONDRAGONen soinu-banda osatzen duten zortzi kantuak entseatzeko eta joan den zapatuan txikien txanda izan zen. Fernando Velázquez konposatzailearen zuzendaritzapean entseatu eta grabatu…

Gehiago

Arrasaten eta Eskoriatzako Apotzaga auzoan egin ziren Humanity at Music abesbatzaren lehen entseguak, azaroaren 14an. IBA (Iubilo Bilbao Abesbatza) eta Goikobaluko koristek eta beste zenbait kooperatibistak parte hartu zuten entseguetan. Jon Sarasua letren egileak eta Fernando Velázquez soinu bandaren konposatzaileak ere parte hartu zuten lehen entseguetan. Abesbatzako kideek, kooperatibistek eta abestien sortzaileek elkar ezagutzeko eguna…

Gehiago