humanity-at-music-blog-portada-partiturak

Esperientzia Kooperatiboaren sinfonia abestuko?

humanity-at-music-blog-portada-partiturak

Interneten daude jada “Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa” osatzen duten zortzi pieza musikatuen partiturak, guztiak deskargatzeko moduan.

Hori horrela izanik, sinfonia ezagutu nahi duenak webgune honen bidez pieza musikatuak entzun eta eskuratu ahal izango ditu, bakoitzaren letrak ikusi, edo-eta 8 piezen notak deskargatu (pdf formatuan).

  1. Obertura – Irteera
  2. Ezagutza – Ikasteko sortuak
  3. Industria – Jabe, kide Sare
  4. Finantzak – Modu bat
  5. Banaketa – Banan banan
  6. Omenaldia – Recordamur Vos
  7. Nazioarteratzea – Let´s suppose!
  8. Etorkizuna – Bi hanka.

 

– IKUS PARTITURA GUZTIAK – 

 

Soinu banda honek Esperientziaren iragana, oraina eta etorkizuna hartu du hizpide albuma osatzeko. Fernando Velázquez-ek konposatu ditu pieza guztiak eta Jon Sarasuak jarri dizkie letrak.

Parte hartu nahi? 

Proiektuan parte hartu nahi dutenek e-posta mezu bat bidali beharko dute ondorengo helbidera: hatmusic@mondragoncorporation.com Mezuan ondorengo datuak adierazi beharko dituzte: izen-abizenak, zer kooperatiba edo herritakoak diren, zein disziplinatan parte hartu nahiko luketen (abesbatza, dantza, antzerkia) eta alor horretan duten esperientziaren inguruko azalpen bat.