Humanity at Music-eko abesbatza txikiaren entseguak eta grabazioa

Musikari dagokionez, erritmoa hartu du Humanity at Music proiektuak. Abesbatza txikiaren entseguak eta grabazioak aste honetan egin dira Basque Culinary Centerreko auditoriumean.

humanity-at-music-coro-txiki

Duela aste batzuk helduen abesbatzako kideak elkartu ziren Arrasaten eta Apotzagan MONDRAGONen soinu-banda osatzen duten zortzi kantuak entseatzeko eta joan den zapatuan txikien txanda izan zen. Fernando Velázquez konposatzailearen zuzendaritzapean entseatu eta grabatu zituzten kantuak txikien abesbatzako kideek.

humanity-at-music-coro-txiki

Basque Culinary Centerren auditoriumean egin zituzten grabazioak, Donostian.

humanity-at-music-coro-txiki

Proiektu irekia

Proiektuan parte hartu nahi duten guziek hatmusic@mondragoncorporation.com helbidera idatzi beharko dute. Dagoeneko, entitate ezberdinetako 20 bat kooperatibistak eman dute izena. Helburua da 300 bat laguneko orfeoi erraldoia osatzea.