Skip to content

Humanity at Music

Kooperatibismoari omenaldia, Ibilaldian

Igandean ospatuko Ibilaldiak berri asko utzi dizkigu; protagonista, baina, euria izan da. Humanity at Music taldea Lekeitiora joan zen Ikastolen jaialdia ospatzera eta kooperatibismoari omenaldia egitera. Goizean goiz iritsi ginen herrira eta euria, antolaketa aldaketak, ezustekoak… asko izan baziren ere, Lekeitiok ez zuen positibismorik, indarrik, batasunik galdu.

Kooperatibismoari omenaldia egitera joan ginen eta inoiz baino argiago ikusi genuen, euskara, elkartasuna, ezkuntza eta lankidetza batuta, askoz gehiago garela, aukerak biderkatzen direla eta irtenbideak errazagoak direla. Haratzago goazela.

Ez da egun erraza izan, batez ere, eguna antolatzen ibili direnentzat. Plazan aurreikusia zegoen Humanity at Music ikuskizuna ere bertan behera gelditu zen, baina Zineman, kooperatibismoari egindako omenaldian, parte hartzeko aukera izan genuen. Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Bilbao Musikal-eko abesbatzek Sinfonia Kooperatiboaren parte bat aurkeztu zuten Bizkaiko politika eragile eta Ikastolako arduradunen aurrean eta aretoa emozioz argitu zuten.

Gainera, Erkide, Learko eta Lealde Danobat aitortu zituzten bertan, zorionak; eta, gure indar beroenak datorren urteko jaia prestatzen hasteko konpromisoa hartu duen Elorrioko Txintxirri ikastolari.

Hona hemen jalaldiak utzitako irudi batzuk:

Humanity at Music - Ibilaldia

Pribatutasun lehentasunen gunea

    Beharrezko cookie-ak

    Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

    gdpr

    Kanpo cookie-ak

    Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

    _ga, _gat, _gid
    _ga, _gid, _gat
    SAPISID, SID, SSID, PREF, VISITOR_INFO1_LIVE, YSC

    Scroll To Top