Otsailaren 22an eta 23an ‘Humanity Herriz Herri’ Arrasaten
‘Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa’ egitasmoaren bertatik bertarako bertsioak Arrasaten izango du lehenengo hitzordua. Amaia Antzokian izango da, otsailaren 22an eta 23an -ostiral eta zapatuan- eta Arrasate Musikalen orkestrak jarriko dio musika sinfonia kooperatiboari. Abesbatzaren oinarria, berriz, Arizmendi Ikastolako haurrek eta Goikobaluk osatuko dute. Edozelan ere, kantatu nahi duten kooperatibista orok izango du aukera egitasmoan parte hartzeko.
‘Humanity Herriz Herri’ egitasmoaren lehenengo hizordua izango da Arrasatekoa, eta besteak beste, zuzeneko musikak, ikus-entzunezkoek eta bertsolariek osatuko dute ikuskizuna. Ondoren, Hego Euskal Herriko hamaika eszenatokitara abiatuko da. Besteak beste, asmoa da Aretxabaletan, Oñatin, Gernikan, Lea-Artibain -Ondarru edo Markina-, Goierrin, Donostialdean, Iruñean eta Bilbon aurkeztea ‘Humanity ibiltaria’.
Arrasateko ikuskizunean lau pieza entzun eta kantatu ahal izango dira: obertura, industriaren gainekoa, omenaldiarena eta etokizuna, bi hanka. Musikarekin batera dantzaz gozatzeko aukera ere izango da. Gainera, Arrasaten, herriko orkestraren urteroko maiatzeko kontzertua ere ‘Humanity at Music, sinfonia kooperatiboa’-ren gainekoa izango da.