Sariak
Premios de cooperación
Humanity at Music - Sinfonia kooperatiboa ikuskizun kultural eta artistiko bakarra izan zen, irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan ospaturikoa. 1000 pertsona inguru batu ziren eszenan (musikari, dantzari, abeslari....) MONDRAGONeko Esperientzia Kooperatiboa modu berezi batean ezagutarazteko helburuarekin. Ekitaldia Getxoko Fernando Velázquez musika egileak gidatu zuen eta Kukai Dantza Taldearen eta Euskal Herriko askotariko abesbatza eta dantza taldeek parte hartu zuten.
15.000 pertsonatik gora erakarri zituen ikuskizun kulturalak aitortza nabarmenak jaso ditu; lorturiko sari bakoitza berrikuntza soziala eta kulturala sustatzen jarraitzeko pizgarri berezia da.
Sinfonia Kooperatiboak "Ekitaldi Kulturalen" kategoriko brontzea jaso du, ekitaldien arloan "Oscar" sariak bezala ezaguna den "Eventex Awards"-en.
Finalistak (Berrikuntza eta marka)
Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra
Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.