Posts Tagged ‘Humanity at Music’
Zorionak, Humanity at Music
Urtebete pasa da Sinfonia Kooperatiboak Gasteizko Buesa Arena konkistatu zuenetik. Irailaren 14an, milaka artista elkartu ziren eszenan, kooperatibismoa dantzatu, abestu, sentitu eta esperientzia partekatzeko. Fernando Velázquez-en zuzendaritza, Jon Sarasuaren letrek, Euskadiko Orkestraren doinuek, abesbatza erraldoiaren melodiek, Kukai Dantza Taldearen mugimenduek, argiztapen efektu magikoek, bertso eta narratiba txundigarriek… emozioz bete zituzten Buesara gerturatutako 12.000 lagunen bihotzak.…
GehiagoHumanity at Music, Eventoplus 2020 sarien finalisten artean
Eventoplus sariak Espainiako eta Portugaleko ekitaldi handien sektorea sustatzeko eta indartzeko sortu ziren. Aurten, hamabosgarren edizioko sari banaketa ekitaldia irailaren 22an egingo da. Sektorea profesionalizatu, praktika arrakastatsuak sustatu, sormena piztu, talentua aitortu, ekitaldi handiak antolatu eta garatzeko gaitasuna duen komunitate osoa (hornitzaile, agentzia, bezero) txalotu eta sektorean harrotasuna eragin. Horiexek dira Eventoplus sarien helburu nagusiak.…
GehiagoHumanity at Music, barne-komunikazioko praktikarik onena
Barne Komunikazioaren Behatokiak Praktika Onenaren Saria banatu du aurten ere, XI. edizioan. Humanity at Music proiektuaren bidez, MONDRAGON Korporazioa barne-komunikazioko 8 jardunbide onenetako bezala aitortu da, Kultura, Eraldaketa eta Konpromisoaren palanka gisa. Novartis, MAPFRE España, Ibercaja, Osborne, Lab Quinton, Solution eta Telecom erakundeak ere komunikazio sozialaren podiumera igo dira. Atreviak, mundu mailako komunikazio-aholkularitzak, nabarmendu duenez,…
GehiagoEtorkizuna kultura eta eraldaketa sozialetik
Iñigo Albizurik, MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionalen zuzendariak, Fair Saturday Innovation jaialdian parte hartu du, kooperatibismotik abiatuta, eraldaketa sozial eta kulturalari buruz hausnartzeko. Albizurik Humanity at Music proiektua aurkeztu du, MONDRAGON taldearen antolaketa-filosofiaren hedapen kultural gisa. Berrikuntza sozialeko modu bat da, eta esperientzia kooperatiboa modu bakarrean interpretatzera gonbidatzen du audientzia. Testuinguru horretan, enpresa-inguruneetatik kultura sustatzearen aldeko…
GehiagoHumanity at Music, mundu mailako kultur ekitaldien podiumean
Sinfonia Kooperatiboak “kultur ikuskizunen” kategoriako brontzea lortu du, ekitaldien munduan “Oscar” mailan kokatzen den “Eventex” sarietan “Humanity at Music- Sinfonia Kooperatiboa” proiektuak sari bat jaso berri du, 2019an mundu mailan egindako ekitaldi kultural onenetako moduan kokatzen duena. Zehazki, “Eventex Sarien” hirugarren postua jaso du, kultur ikuskizunen kategorian. Kultur proiektuen sektorean oso ezagunak diren nazioarteko sariak…
GehiagoIrailak 14: Badator lurrikara kooperatibo-kulturala!
Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, irailaren 14an iritsiko da Gasteizera, 1.000 pertsona eszenan jarriko dituen ikuskizun erraldoiarekin. Arrasate, Aretxabaleta, Lekeitio, Oñati, Pamplona eta Tafalla tafailatik herriz-herriko bira egin ondoren, Sinfonia Kooperatiboak eztanda egingo du irailaren 14an, Gasteizko Buesa Arenan. Sarrerak HEMEN daude salgai. 1000 pertsona, 360º 18:00etan hasiko da MONDRAGON Korporazioak sustaturiko enpresa eta…
GehiagoKooperatibismo nafarra Iruña eta Tafallan entzungo da
MONDRAGON Korporazioak “Humanity at Music” soinu banda aurkeztuko du Iruña (Baluarten) eta Tafallan (kultur zentroan). Kooperatiben soinu banda da, Fernando Velázquezek konposatua eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Abesbatzen Federazioko abeslariek interpretatua. Sinfonia kooperatiboa Nafarroara iritsiko da. “Humanity at Music” obra Fernando Velazquezek konposatu du, “Un monstruo viene a verme” filmaren soinu banda sortzeagatik Goya…
GehiagoHumanity at Music topaketa artistikoa, Gernikan!
Bihar, ekainaren 7an, Humanity At Music Sinfonia Kooperatiboaren ensaio nagusia ospatuko dugu Gernikako Astra `fabrika sozialean. 17:30etan elkartuko gara irailaren 14an Buesa Arenan izango den ekitaldi erraldoiaren froga berezia egiteko. Honakoa ez da edozein ensaio orokorra izango, Euskal Herri osoko askotariko artisten topaketa baizik. Izan ere, bertan izango dira, Sinfonia Kooperatiboaren konpositorea den Fernando Velázquez,…
GehiagoOñatitik, kooperatibei kantu
Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboaren ikuskizuna, ekainaren 9an aurkeztuko da San Migel elizan Kooperatibigintza bolo-bolo dabil azken aldian Humanity at Music ikuskizunarekin; Arrasateko eta Aretxabaletako agerpen arrakastatsuen ondoren, Sinfonia Kooperatiboa “harrotasunez kantatu eta dantzatuko” dute oñatiarrek ekainaren 9an, gaur ULMAko egoitzan adierazi bezala. Raul García, ULMA Taldeko presidentea; Mirari Mirari Zilaurren, LANA Koop. Elkarteko presidentea;…
GehiagoKooperatibismoaren Sinfonia Oñatira iritsiko da
Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboak, Oñatiko San Miguel Parrokian eskainiko du hurrengo ikuskizuna, ekainaren 9an, eta sarrerak eskuragarri daude jada. Herriz-herri dabil kooperatibismoaren soinu bandak, Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko ikusleak aho bete hotz utzi ondoren, ikuskizuna Oñatira egingo du salto, datorren igandean, San Miguel Parrokiara, hain zuzen ere. Ikusizun nagusia 19:30etan hasiko bada ere, Sinfonia Kooperatiboa…
Gehiago