Sinfonia kooperatiboak Aretxabaletako ikusleak aho bete hortz utzi zituen

Otsailean Arrasaten estreinatu ondoren, ‘Humanity at Music Herriz herri, Sinfonia kooperatiboak’ publiko aurreko bigarren ikuskizuna eskaini zuen atzo Aretxabaletan. Aretxabaleta Abesbatza eta Iubilo Bilbao Abesbatza, Leizarra Musika Eskolako eta Arizmendi Ikastolako haurren abesbatzak, Arrasate Musikaleko Orkestra -Iker Olazabal zuzendariaren gidaritzapean- eta Leizarra zein Jeiki dantza taldeko dantzariek ikuskizun bikaina osatu zuten atzokoan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.…

Gehiago

Humanity at music, “sentimentuak azaleratzen dituen proiektua”

Sinfonia Kooperatiboa aurkeztu da Bilbon, kooperatibismoaren ispilu kulturala. Zer da Humanity at Music? MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionaletako zuzendari Iñigo Albizuri; Euskadiko Orkestrako zuzendari Oriol Roch; eta Fernando Velazquez musikari ospetsua elkartu dira gaur Bilbon, BBFn, MONDRAGONen proiektu artistikoaren inguruan jarduteko eta egitasmoa hedabideen aurrean aurkezteko. Egitasmo irekia dela aipatu dute hiruek, araurik gabea eta mugarik…

Gehiago

Esperientzia Kooperatiboaren sinfonia abestuko?

humanity-at-music-blog-portada-partiturak

Interneten daude jada “Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa” osatzen duten zortzi pieza musikatuen partiturak, guztiak deskargatzeko moduan. Hori horrela izanik, sinfonia ezagutu nahi duenak webgune honen bidez pieza musikatuak entzun eta eskuratu ahal izango ditu, bakoitzaren letrak ikusi, edo-eta 8 piezen notak deskargatu (pdf formatuan). Obertura – Irteera Ezagutza – Ikasteko sortuak Industria – Jabe, kide…

Gehiago