Humanity at Music

Parte hartu!

Parte hartu egitasmo honetan

Kolektibora zabalik dagoen proiektua da Humanity at Music eta interesatuta dauden guztiek parte hartu eta disfrutatu dezaten aukera eskaintzen da.

Proiektuan parte hartu nahi dutenek e-posta mezu bat bidali beharko dute ondorengo helbidera: humanityatmusic@mondragoncorporation.com Mezuan ondorengo datuak adierazi beharko dtuzte: izen-abizenak, zer kooperatiba edo herritakoak diren, zein disziplinatan parte hartu nahiko luketen (abesbatza, dantza, antzerkia) eta alor horretan duten esperientziaren inguruko azalpen bat.

humanity-at-music-participa
humanity-at-music-participa

Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra

Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.