Humanity at Music

Sarrerak

Otsailak 22 - 23 | Arrasate: Amaia Antzokia

humanity-at-music-kartela-arrasate

-BUKATUTA-

Esperientzia Kooperatiboaren sinfonia aurkeztuko duen ikuskizuna; MONDRAGONen historia, oraina eta etorkizuna kontatzeko modu berri bat ikusteko aukera izango dugu. Irailaren 14ean Gasteizko Buesa Arenan egingo den ekitaldi nagusiaren aurrerapena. Sinfoniaren letra eta musika egileak diren Jon Sarasua eta Fernando Velázquez, Pilar Kaltzada idazlea, goi mailako bertsolariak, Arrasateko txistulariak edo-eta Goikobalu, Arrasate Musikal eta Arizmendiko abesbatza izango dira protagonistak, besteak beste.

19:00etan Arrasateko Plaza nagusitik abiatuko gara txistulariekin eta bertsolariekin.

19:30etan Amaia Antzokian hasiko da Humanity at Music ikuskizuna.

DATA Otsailak 22 - 23
ORDUA 19:30
LEKUA Amaia Antzokia (Arrasate)
IRAUPENA 90'

Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra

Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.