Humanity at Music

Sustatzaileak

Egitasmoaren sustatzaileak

Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua; Araba, Bizkaia eta  Gipuzkoako lurralde historikoetako Foru Aldundiak; Hiru euskal hiriburuetako Udalak eta Arrasate-Mondragoneko Udala. Euskadiko Orkestra eta IBA (Iubilo Bilbao Abesbatza), eta noski, MONDRAGON Korporazioa dira Humanity at music egitasmoaren sustatzaile nagusiak. Ikuspegi orokorra eta irekia du ekimenak, Euskadi eta Nafarroara irekia, eta hain justu ere, datozen hilabeteotan sustatzaile eta kolaboratzaile gehiago batuko dira.

Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra

Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.