Humanity at Music

Posts Tagged ‘MONDRAGON’

Kooperatibismo nafarra Iruña eta Tafallan entzungo da

Humanity at music - Baluarte

MONDRAGON Korporazioak “Humanity at Music” soinu banda aurkeztuko du Iruña (Baluarten) eta Tafallan (kultur zentroan). Kooperatiben soinu banda da, Fernando Velázquezek konposatua eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Abesbatzen Federazioko abeslariek interpretatua. Sinfonia kooperatiboa Nafarroara iritsiko da. “Humanity at Music” obra Fernando Velazquezek konposatu du, “Un monstruo viene a verme” filmaren soinu banda sortzeagatik Goya…

Gehiago

Oñatitik, kooperatibei kantu

Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboaren ikuskizuna, ekainaren 9an aurkeztuko da San Migel elizan Kooperatibigintza bolo-bolo dabil azken aldian Humanity at Music ikuskizunarekin; Arrasateko eta Aretxabaletako agerpen arrakastatsuen ondoren, Sinfonia Kooperatiboa “harrotasunez kantatu eta dantzatuko” dute oñatiarrek ekainaren 9an, gaur ULMAko egoitzan adierazi bezala. Raul García, ULMA Taldeko presidentea; Mirari Mirari Zilaurren, LANA Koop. Elkarteko presidentea;…

Gehiago

Sinfonia kooperatiboak Aretxabaletako ikusleak aho bete hortz utzi zituen

Otsailean Arrasaten estreinatu ondoren, ‘Humanity at Music Herriz herri, Sinfonia kooperatiboak’ publiko aurreko bigarren ikuskizuna eskaini zuen atzo Aretxabaletan. Aretxabaleta Abesbatza eta Iubilo Bilbao Abesbatza, Leizarra Musika Eskolako eta Arizmendi Ikastolako haurren abesbatzak, Arrasate Musikaleko Orkestra -Iker Olazabal zuzendariaren gidaritzapean- eta Leizarra zein Jeiki dantza taldeko dantzariek ikuskizun bikaina osatu zuten atzokoan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.…

Gehiago

“Sinfonia Kooperatiboa” ikuskizuna Aretxabaletara iritsiko da maiatzaren 25ean

Ibarra Kiroldegian izango da Sinfonia Kooperatiboaren hurrengo geldialdia. Sarrerak dagoeneko salgai daude Arkupe Kultur Etxean. “Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa” ikuskizunaren herriz-herriko bira martxan dago jada eta hurrengo hitzordua Aretxabaletan izango da maiatzaren 25ean, Ibarra Kiroldegian. Sarrerak 5 eurotan erosi daitezke Arkupe Kultur Etxean. Otsailean Arrasaten Sinfonia Kooperatiboaren aurkezpena arrakastaz egin ondoren, MONDRAGON Korporazioaren esperientzia artistiko…

Gehiago

Lortu zure sarrera “Humanity at Music – Arrasate” ikuskizunerako

Humanityatmusic-arrasate-sarrerak

Otsailaren 22 eta 23an aurkeztuko da Humanity at Music – Sinfonia Kooperatiboaren ikuskizuna Arrasateko Amaia Antzokian Salgai daude jada “Humanity at Music” proiektuaren lehen kontzerturako sarrerak, aukera bikaina Esperientzia Kooperatiboa kontatu eta kantatzea helburu duen ikuskizunarekin gozatzeko. Ekitaldia otsailaren 22 eta 23an (ostiralean eta larunbatean) ospatuko da Arrasateko Amaia Antzokian eta sarrerak Udaleko webgunetik lortu…

Gehiago