Bideoak
Ikus-entzunezko errelatua
Humanity at Music MONDRAGONen errelatu berri bat da. Liburua, musika eta ikuskizuna biltzen ditu, baina bide bat ere bada, eta bide hori kontatzeko sortu dira ikus-entzunezko zenbait eduki. Hemen bilduko ditugu sinfonia kooperatiboaren bideoak.
Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra
Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.