Musika
Entzun hemen
MONDRAGONeko soinu banda zortzi piezaz osaturik dago. Horietako bakoitzak korporazioaren iraganari, orainari eta etorikizunari dei egiten die. Fernando Velázquez-ek konposatu ditu pieza guztiak, Jon Sarasuaren letren laguntzarekin. Musikaz eta letrez gozatzeko aukera eman nahi dizugu.
Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra
Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.