Oriol Roch, Euskadiko orkestrako zuzendari nagusia.

Humanity at Music Buesa Arenan entzungo da 2019ko irailean. Fernando Velázquezek konposatu du lana eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak joko du zuzenean. Oriol Roch katalana da EOren zuzendaria.

 

Zer da zuentzat MONDRAGONekin egindako elkarlan hau?

Lankidetzarako gogo handia bete izana esan nahi du. Herri-proiektu kulturala da hau, guretzako eremu ezezaguna, kooperatibista izaera duena eta proiekzio izugarriarekin. Asko motibatzen gaitu proiektu honetan parte hartzeak, Euskadiko marka garrantzitsua baita MONDRAGON.

 

Bi erakundeek (MONDRAGON eta EO) balore bertsuak dituzte.

Orkestra, erreminta moduan, antolaketa perfektua eta armonia eredugarria adierazteko erabili izan da. Orkestra sinfonikoa bera balore ezberdinen metafora da. Eta, gainera, musikak pertsonak eraldatzen ditu. Kooperatibismoak ere badu balore eraldatzaile hori; gizarte hobe bat egin nahi du, pertsona hobeekin.

Proiektuak zer pentsatua ematen du. Ze sentipen eragiten dizkio Oriol Roch-i?

Orkestraren misioa da ezagutzea, eraldatzea, gogoan hartzea, parte-hartze sentimendua lantzea… Bai aukera honetan sortu den musika berrian (Humanity at Music), baita Beethovenen sinfonia batean ere. Musika sortzen den unean desagertzen den soinu bat da, haatik, gure memorian daramagu. Gozarazi egiten digu. Proiektu honetan memoriari buruz eta etorkizunari buruz ari gara, eta gozarazi egingo digu, baita gizatalde kooperatiboari ere.