Humanity at Music, mundura begira dagoen proiektua

Humanity at Music estreinatu zenetik, MONDRAGONek 2019an sortutako sinfonia kooperatiboa ia mundu osoan interpretatu da eta hizkuntza askotan entzun da.

Jon Sarasuak jarri zituen hitzak, bere poesia fina erabiliz eta noski, bere ama hizkuntzan, euskaraz. Europako hizkuntzarik zaharrena askorentzat. Fernando Velázquez konpositoreak idatzi zuen musika, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatu zuen Sinfonia kooperatiboa bere estreinaldian. Gaur egun, lau urteko ibilbidearen ondoren, Sinfonia Kooperatiboak mundura egin du jauzia. Argi dago musikak oztopo linguistikoak gainditu eta pertsonak batzen dituela. Nortasun kooperatiboaren definizioan entzuten den botere transkulturala dauka musikak, eta sinfonia mundu osoko 100 herrialde baino gehiagotako kooperatibistak kantatu dute.

2022ko azaroan, Seulen egindako Kooperatiben Mundu Biltzarrean, nortasun kooperatiboan sakontzea ardatz hartuta, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak “Bi Hanka” abestiaren eskubideak eskaini zizkion CICOPAri. Aurretik euskal kooperatibismoaren ereserki bilakatu zena. Sarasuak eta Velazquezek sortutako sinfoniaren piezetako bat.

Orduz geroztik, CICOPAko kideek askatasunez baliatu dezakete musika hori, lan eta gizarte mugimendu kooperatiboa sustatzeko, batzeko eta gurtzeko, mundu osoan nota beretan.

Denbora guzti honetan frantsesezko, ingelesezko, gaztelerazko bertsioak ere egin dira eta jakina, euskarazko bertsioa planeta osoan interpretatu da.

Adibide batzuk.
Frantsesezko bertsioa

Quebec
Hymne coopératif Bi Hanka | Making of – YouTube
Hymne coopératif Bi Hanka – Version chantée – YouTube
Symphonie coopérative | RDV 2021 coopération + mutualité | Québec

Gaztelaniazko bertsioa

Luis Garcia Montero: letra
Himno de las Cooperativas en castellano, con letra de Luis García Montero – YouTube
Luis García Montero y el Himno Internacional del Cooperativismo – YouTube
Lectura del Himno Internacional del Cooperativismo, por Luis García Montero – YouTube

CICOPA
Hanka bat lurrean, beste bat airean! – CICOPA

BASQUE NATIONAL ORCHESTRA
Humanity at Music (Mondragon Coop.) | Basque National Orchestra. Euskadiko Orchestra (euskadikoorkestra.eus)

MUNDUKIDE
Humanity at Music – GRUPO MONDRAGON – Mundukide