Etorkizuna kultura eta eraldaketa sozialetik
Iñigo Albizurik, MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionalen zuzendariak, Fair Saturday Innovation jaialdian parte hartu du, kooperatibismotik abiatuta, eraldaketa sozial eta kulturalari buruz hausnartzeko.
Albizurik Humanity at Music proiektua aurkeztu du, MONDRAGON taldearen antolaketa-filosofiaren hedapen kultural gisa. Berrikuntza sozialeko modu bat da, eta esperientzia kooperatiboa modu bakarrean interpretatzera gonbidatzen du audientzia.
Testuinguru horretan, enpresa-inguruneetatik kultura sustatzearen aldeko apustua egitearen garrantzia gogorarazi digu; izan ere, arteak balioa gehitzen dio enpresari eta espazio- eta denbora-mugarik gabe konektatzen gaitu, modu kooperatibo eta bateratuan aurrera egiteko.
Hala egiten dute MONDRAGONeko kooperatibek, kultura iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi gisa ulertzen baitute; gaurko eta biharko lurraldearen eta gizartearen bultzatzaile gisa.
Galdera sorta bat daukat…
Galderek itotzen gaituzten pandemia garai honetan, Albizurik Sinfonia Kooperatiboaren azken pieza, Etorkizuna, kantatzen digu. Pieza horrek gure egungo egoera deskribatzen du eta etorkizuna elkarlanaren, ekimen partekatuaren eta gizatasunaren emaitza gisa aurkezten digu.
Hanka bat airean eta bestea lurrean, abestiak dioen bezala, MONDRAGON Korporazioko Harreman Instituzionalen zuzendariak ongizate komunean murgilduta dauden pertsona guztiei eskerrak emanez amaitu du eta, orain, inoiz baino gehiago, etorkizuna lankidetzatik eraiki eta eraldaketa soziala bultzatzera gonbidatzen gaitu.
Fair Saturday Innovation buruz
Fair Saturday Foroak nazioarteko kultura- eta gizarte-liderrak biltzen ditu urtero, kulturari eta gizarte-berrikuntzari buruzko hausnarketa sustatzeko, gizarte gizatiarragoak eta positiboagoak eraikitzeko funtsezko pilare gisa.
COVID19 pandemiak azeleratutako ziurgabetasun-garaiak bizitzen ari gara. Badirudi gizateriaren etorkizunerako garrantzi handiko etapa bat hasten dela, non – bat-batean zaharra bihurtu den- normaltasuna berrikusiko dugun eta “berria denaren” sorrera azkartuko dugun.