Humanity at Music

Zer da Humanity at Music

Lankidetzarako proiektu artistikoa

Musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa. MONDRAGONen historia, oraina eta etorkizuna kontatzeko modu berri bat erakutsi nahi du Humanity at Music-ek. Azken finean, esperientzia kooperatiboa sorkuntza artistikorako arrazoi izango duen kooperazio-proiektua da.

Ez da sekula kontatu eta kantatu esperientzia kooperatiboa Humanity at Music-ek egingo duen moduan. Ez du zer ikusirik izango orain arte egin denarekin, ezta proiektuan parte hartzeko moduak ere. Izan ere, ekimen berri honek MONDRAGON eta bertako kooperatiba guztiek osatzen duten kolektiboaren parte-hartzea bultzatu nahi du. Erroak mantenduko dira, baina aktoreak aldatuko dira.

prueba-img-5

prueba-img-6

prueba-img-7

Proiektu ireki bat

Musika, narratiba, kantua, ilustrazioa, bertsolaritza, antzerkigintza eta dantza bilduko ditu Humanity at Music-ek, eta ez du inor epel utziko. MONDRAGONeko kooperatiba guztiei eta bazkide eta langile guztiei zabalik dagoen proiektua da. Kolektibo guztia dago gonbidatua disziplina anitzeko obra honen konposizioan parte hartzera. Era berean, esperientziak balioko du kooperatibistek eta beraien familiek herri eta erakundeekin harremanak estutu ditzaten.

Ekimen honek bi mugarri izango ditu. 2018ko Durangoko azokan aurkeztuko den liburua izango da lehena eta 2019ko irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan egingo den musika- eta irudi- ikuskizuna izango da bigarrena.

prueba-img-8

Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra

Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.