Musika ikuskizuna
Elkarlanerako proiektu artistiko bat
Jon Sarasuaren hitzak abesbatza erraldoi batek abestuak eta Fernando Velázquez konposatzailearen musika izango dira 2019ko irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan egingo den musika ikuskizunaren oinarri.
Ikuskizunak arte-disziplina ezberdinak batuko ditu: dantza, antzerkia, kantua eta musika. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zuzenean interpretatuko du Fernando Velázquezek egindako musika-konposizioa.
Abesbatza erraldoia kooperatibistez osatuko da, eta dantzan eta antzerkian ere parte hartzeko aukera izango dute, Kukai dantza-taldeko Jon Maya eta Kukubiltxoko Josu Cámararen gidaritzapean.
Fernando Velázquez musikariak egin du MONDRAGONen soinu-banda eta haren esanetan “Mondragon at Music proiektu ezberdin eta erakargarria da”.
Lehen mailako artistak eta kolaboratzaileak
Fernando Velázquez (musika-konposatzailea). Filmetarako 30 soinu-banda baino gehiago konposatu ditu, Lo imposible eta El Orfanato-rako, adibidez, eta Goya saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme filmeko soinu-bandarengatik. Horrez gain, biolontxelo-jolea da eta zenbait orkestra zuzendu ditu; London Metropolitan Orchestra eta Budapesteko Orkestra Sinfonikoa, besteak beste. Oraingo honetan Euskadiko Orkestra Sinfonikoa izango da Velázquezen batutaren gidaritzapean MONDRAGONeko kooperatibagintzaren soinu-banda interpretatzeko.
Jon Maya (dantzari eta koreografoa). Kukai dantza taldeko kide da Maya eta Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen taldeak 2017an. Mayari proiektua interesgarri iruditu zitzaion hasieratik, KUKAI eta MONDRAGONen artean dauden antzekotasunengatik: biek dituzte erroak sorterrian jarriak, baina kanpora begira ere badaude berrikuntza ardatz hartuta. Kukaiko dantzariek Mayak prestatutako koreografia dantzatuko dute; Esperientziaren zentzua adieraziko dute bisualki.
Jon Sarasua (bertsolaria, letra-egilea, idazlea eta irakaslea). Proiektuari hitzak jarri dizkio.
Leire Bilbao, Katixa Agirre, Irati Jimenez, Gloria Totorikaguena y Pili Kaltzada idazleek izan dute sorkuntza literarioaren ardura.
Maite Mutuberria (ilustratzailea). Mutuberriak irudizko mundu bat sortu du MONDRAGONenarekin nahasturik. Liburuan eta ikuskizunean agertuko dira irudiak.
Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Julio Soto, Jone Uria, Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Xabier Igoa y Maddalen Arzallus bertsolariek bertsoak sortu dituzte proiekturako.
Josu Camara (Kukubiltxo) izango da figurazioaren eta ikuskizunaren koordinatzailea.
30 soinu-banda baino gehiago egin ditu, Lo imposible edo eta El Orfanato bezalako pelikulen soinu-bandak esaterako. Era berean, biolontxelo-jotzailea da, eta besteak beste, London Metropolitan Orchestra eta Budapesteko Irratiko Sinfonika zuzendu ditu. Proiektu honetan Euskadiko Orkestraren batuta hartuko du MONDRAGONen kooperatibismoaren soinu banda sortzeko.
KUKAI dantza taldearen eta MONDRAGONen artean dauden antzekotasunak oinarri hartuta, Jon Mayari hasieratik interesatu zitzaion proiektua. Izan ere bi proiektuak ondo sustraituta daude gure lurraldean eta aldi berean biak daude kanporea begira berrikuntzaren bidea jorratuz. KUKAIko dantzariek Jonek prestaturiko koreografia interpretatuko dute, eta hala Esperientziaren zentzua transmititzen saiatuko dira.
Oriol Roch kataluniarra da Euskadiko Orkestraren zuzendaria 2014az geroztik. Musikari profesionalen lan-taldea bideratzen du eta Orkestraren agendan eta aktibitateak planifikatzen ditu ahalik eta kalitate handiena lortzeko. Beti ere, Orkestraren proiekzio kulturala handiena izan dadin Euskadin, musika erreferentzia nagusia izan dadin.
Kooperatibismoak sekulako eragina izan du bere bizitzan, txiki txikitatik bizi izan du etxean Arrasateko esperientzia kooperatiboaren bilakaera lehenengo eta MONDRAGON Korporazioaren kooperatiben eboluzioa gero. Irakaslea da Mondragon Unibertsitatean eta ikertzailea LANKI institutuan. Kooperatibismoaren arloan asko idatzi du eta, beste zenbait alorretan ere asko idatzitakoa da. Euskal musikarientzat besteak beste. Jonek curriculum ikusgarria du bertsolaritzan.
Umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera. Eskualdeko txapela irabazi zuen urte hartan, eta harrezkero izan diren final guztietara sailkatu da Bizkaian. 2005 eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan parte hartu zuen.
Maite Mutuberria ilustratzailea da eta Haur eta Gazte literaturako hainbat liburu ilustratu ditu eta hainbat sari eskuratu ditu alor horretan, azkena, Lazarillo Saria 2014an. Ikus-entzunezko komunikazioan Lizentziatua eta Ilustrazioan Goi-mailako Teknikaria da.