Jon Maya, koreografoa eta dantzaria
Sei urte zituela ekin zion dantzari, Errenteriako Ereintza Dantza Taldean. Dantza tradizionalean jaso du bere heziketa nagusia, eta hortik abiatuta landu ditu bere proiektuak. Bakarlari gisa, 1997tik 2005era bitartean zazpi aldiz izan zen Euskal Herriko aurreskulari txapelduna. Gaur, Kukai dantza taldeko zuzendaria da eta Humanity at Music proiektua dantzan jartzeko arduraduna.
Labur–labur azalduko zeniguke zer den zuretzat Humanity at Music proiektua?
Erronka bat da horrelako formatu handi batetik ikuskizunari heltzea, eta Euskal Herrian komunitate hain sendo eta garrantzitsua osatzen duen gizatalde eta mugimendu bat dantzan jartzea. Erronka handia izateaz gain, erakargarria ere bada. Lantalde artistikoa ere zoragarria da, eta horrek are gehiago animatu gaitu proiektuan parte–hartzera.
Zuzeneko emanaldiaren koreografia egingo duzu. Nola definituko zenuke?
Prozesuan gaude, pentsatzen, prestaketa fasean... Gustatuko litzaidake MONDRAGONen izaera kooperatiboa, balio nagusiak islatzea gure lanak eta MONDRAGON osatzen duten guztiak identifikatuta sentitzea gure dantzak sor ditzakeen sentsazio eta bizipenekin.
Proiektu parte–hartzailea izango da. Zer esango zenieke kooperatibetako kideei proiektuarekin bat egiteko?
Beraiek dira kooperatibaren arima eta euren bizipena ezinbestekoa da lan honetarako. Guretzat esperientzia hori ezinbestekoa da, laguntza hori ezinbestekoa izango zaigu. Horretaz gain, kantuan, dantzan, ikusle interaktibo izanez... Esperientzia berri bat bizi ahal izango dute; kooperatibismoa beste arlo batetik bizi eta gozatzeko aukera