Fernando Velázquez, musikaria.

Espainiako zineman konposatzailerik sarituenetako bat da Fernando Velázquez, Juan Antonio Bayona zuzendariaren filmetarako egindako soinu bandengatik. Velázquez getxoztarra Lo imposible filmeko musikaren egilea da, eta Goya saria irabazi zuen Un monstruo viene a verme filmeko soinu bandarengatik. Humanity at Music proiektuarekin erregistroz aldatu du Velázquezek. Esperientzia kooperatiboari soinu banda jartzearen ardura izango du.

 

Nola azalduko zenuke proiektu honek zugan eragin duen emozioa?

Gizarteari orokorrean eta MONDRAGONen inguruko kooperatibistei bereziki esango nieke jendeak ezagutzen ez duen kapitala dutela. Gaur egungo gizartean balioa eman behar zaion zerbait positiboa da hori. Eredu kooperatiboak, panazea ez bada ere, badu zerbait oso positiboa: kooperatibista bakoitzarena da, herri honetako identitatearen parte da, eta modu batera lanari zentzua ematen dion eredua da. Nire konposizioarekin eta Jon Sarasuaren hitzekin hori azaldu nahi izan dugu eta obra oso ondo uztartuta dago. Kooperatibismoari zentzua ematen dion eta transmititzen duen puntu artistiko bat eman diogu bion artean. Musikalki, oso bizigarria izan da niretzako.

 

Zer da zuretzako Humanity at Music musikalki?

Ez luke zentzurik izango ez balitz ez erakargarria ez polita izango. Ikusterik nahi ez zenukeen luxuzko objetua moduko zerbait litzateke. Baina Humanity at Music oso polita da, baita musikaz edo kooperatibetaz ezer ez dakiten pertsonentzat ere. Proiektu erakargarria da eta orain arte egin denarekiko oso izaera ezberdina du. Letrak berak gauza ezberdinak gogora ekartzen dizkigu eta bakoitzak norbere modura interpretatu ahal izango du. Parte hartu nahi dutenei esango nieke abeste oso melodia erraza duela.

 

Coldplay ematen du, AC/DC, Ken Zazpi… Nola definituko zenuke obra?

Musika da. Orkesta bat era guztietako musika egiteko erreminta da: klasikoa eta modernoa, aspergarria eta dibertigarria, tristea eta alaia… erabili dudan hizkuntza guztiek ulertzen dute. Oraingo musika modernoa da.

 

Kooperatibistek parte hartuko duten abesbatza zati bat izango du. Nola animatuko zenituzke parte hartzera?

Jendeak grabatu duguna entzuten duenean seguru nago parte hartu nahiko dutela. Liburua, musika… mundu guztia gonbidatuta dagoen festa da. Zuzenekoan zuzendari lanetan egotea espero dut eta, hala ez bada, abestera etorriko naiz.

 

Fernando Velázquez webgune →