Maite Mutuberria, ilustradora.

Wikipedian bilaketa azkarra eginez gero, laster aurkituko ditugu Maite Mutuberriaren gaineko hamaika aipamen. Eltzaburun jaio zen, Nafarroan, 1985ean. Ilustratzailea da eta bereziki Haur eta Gazte literaturako hainbat liburu ilustratu ditu eta hainbat sari eskuratu ditu alor horretan, azkenak, Lazarillo Saria 2014an eta Rikardo Arregi Sari Berezia 2017an. Humanity at Music proiektuaren liburuaren eta irudiaren ilustratzailea da Maite.

 

Labur–labur azalduko zeniguke zer den zuretzat Humanity at Music proiektua?

Niretzat sorpresa eder bat izan da zentzu guztietan. Alde batetik, hain gertu nuen esperientzia berezia ezagutzeko aukera eman dit eta bestetik, gure lurraldeko artistekin lan egitekoa.

 

Zure ardura da liburuaren diseinua eta testuen ilustrazioa. Nondik jo duzu?

Ilustrazio aldetik, collagea aukeratu dut. Hau da, MONDRAGONen argazki zaharrak berreskuratu ditut eta haiekin konposaketa berriak sortu ditut. Horrela, 75 urteen oroitzapenak eta gaur egungo aireak bateratuz. Askotan erabiltzen dudan teknika batda,bainakasuhonetanforma geometriko gehiago erabili ditut, konstruktibismo errusiarra izan dut erreferentzia, forma lau eta geometrikoek industria eta musika iradokitzen dutela iruditzen zaidalako. Ilustrazio indartsu horien aurrean berriz, diseinua sotila izango da.

 

Nolakoa izango da argitalpena?

Argitalpen zaindua izango da liburuari altxor baten balioa emateko. Formatu handia, lasai irakurtzeko, eta txuriaren presentzia, arnas hartzeko.

 

Kultura kooperatiboa, interkooperazioa... hitz mardulak dira. Nola lotzen dira proiektuak bere baitan bultzatzen dituen diziplina artistikoekin.

Nire ustez proiektuak kontzeptu sakon horien espirituari jarraituz, artista askoren lana uztartzen du. Musikariak, dantzariak, bertsolariak, idazleak, ilustratzailea... guztiok elkarrekin lan egin behar dugu, batakbestearenlanakontuanhartuz, talde–proiektu oso bat sortzeko.

 

Zein garrantzi du ilustrazioak proiektuan?

Liburuan ilustrazioak presentzia handia dauka. Mota eta idazle askoren testuak batzen dira bertan, horregatik ilustrazioak liburu osoa josteko helburua dauka, guztiari hari bat ematearen garrantzia. Gainera, urteetan etxean gordetzeko eta berrikusteko liburu bat denez, ilustrazioek ikusgarritasun hori eman nahi diote produktuari.

 

Zer da transmititu nahi izan duzuna?

Historia, gizatasuna, gaurkotasuna, lan eta musika erritmoen antzekotasuna, taldean bizitzeko espiritua, etorkizuna, adin guztietako pertsonen presentzia, herri batek aukeratu duen bizimodua...

 

XZein garrantzi du bertsolaritzak, euskal kulturaren sustrai lez, proiektuan?

Kooperatibagintza garrantzitsua izan da Euskal Herriko amaraun industrialean, eta horri omen egingo bazaio, edo mundura zabaltzeko ahalegina egingo bada, bertsolaritzak ere ahalegin horretan egon behar du. Bertsolaritza ere, kooperatiben moduan, gugandik mundura zabaltzeko berezitasuna delako.

 

Zer da transmititu nahi izan duzuena?

Balioak. Elkarlana kooperatiben oinarrian dagoen moduan, bertsolaritzaren oinarrian ere badago. Gaia, liburuaren sustatzaileek eman digute, baina balio asko garrantzitsuak dira gure jardunean ere.

 

Proiektu parte–hartzailea sustatu nahi da. Zer esango zenieke kooperatibetako kideei proiektuarekin bat egiteko?

Egiten duten horretan sinisten badute, merezi duela zabaltzeko ahalegina egiteak. Lanaren bidez erakutsi diguten hori, beste espresio batzuen bidez erakusteak lagundu egingo digula guztioi.