humanity-at-music-premio-denon-artean-sinfonia-cooperativa-fernando-velazquez

Sinfonia Kooperatiboak sekulako arrakasta lortu zuen Gizarte Ekonomiari Buruzko Europako konferentzian

Humanity At Music, euskal kooperatiba-mugimenduaren eta MONDRAGON Korporazioaren soinu-banda berriro entzuteko aukera izan zen Donostian, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak “Denon Artean” saria emateko antolatutako ekitaldi kontzertuan. Donostiako Kursaalean egin zen, Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzian.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko hainbat musikarik, Iubilo Bilbao abesbatzak, Goikobalu Abesbatzak, Txorbela otxoteak eta Goikobalu txikik, Fernando Velazquezen gidaritzapean, Kursaalen eskainitako kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten mila bat lagunek. Entzuleen artean izan ziren gizarte-ekonomiako Europako hainbat erakundetako ordezkari, Iñigo Urkullu Renteria Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta euskal kooperatibismoko zein Estatuko erakunde nagusiak. Guztira, taula gainean, 160 musikari eta ahots batu ziren.

Ikusleek sekulako gozatua hartu zuten Jon Sarasuak eta Fernando Velazquezek 2019an sortutako Sinfonia Kooperatiboaren zortzi piezekin. Halaber, Gasteizko Buesa Arenan estreinatu eta lau urtera berriro entzun zen sinfonia.

Denon artean

Aurten, euskal kooperatibismoak gizarte-ekonomia bultzatzen duen erakunde, organo edo pertsona bati eskaintzen dion Denon Artean aitorpena Europako Batzordeari egokitu zaio. Europako Batzordearen izenean, Nicolas Schmit Europako Enplegu eta Gizarte Eskubideen komisarioak jaso zuen saria.

👉 Argazki galeria 👈

Laburpen bideoa