Humanity at Music

Humanity at Music estreinaldiaren zapore berezia

Sinfonia Kooperatiboaren bira arrakastarekin abiatu zen otsailaren 22 eta 23an Arrasatetik. Bi egunez mila lagun gerturatu ziren ikuskizunaz gozatzera.

Gaur, astebete pasa dela, estreinaldiak utzitako une berezienak jaso nahi izan ditugu bideo-labur batean eta argazkietan.

Argazkiak:

Humanity at Music - Arrasate

Zuzeneko aurreneko ikuskizunak Arrasate Musikaleko Orkestraren musikariak izan zituen protagonista eta haiekin batera hainbat kooperatibetako abeslariak, Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Arizmendi Ikastolako abesbatzak aritu ziren. Guztiek erakutsi zuten “MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa dantzatu eta kantatu daitekeela” ikuskizun dotorean. Era berean, ekitaldian obrari letrak jarri dizkion Jon Sarasua eta beste zenbait kooperatibistak ere parte hartu zuten.

Hurrengo hitzorduak

Humanity at Music, Herriz Herri ikuskizuna beste zenbait herri eta hiriburutan ikusteko aukera izango da irailaren 14a bitartean. Besteak beste, dagoeneko prestatzen hasiak dira Aretxabaleta, Oñati, Tafalla eta Iruñeko zuzenekoak, eta litekeena da Bizkaia eta Gipuzkoako beste herriren batzuetan ere zuzeneko ikuskizunaz gozatzea.

 

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

    Beharrezko cookie-ak

    Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

    gdpr

    Kanpo cookie-ak

    Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

    _ga, _gat, _gid
    _ga, _gid, _gat
    SAPISID, SID, SSID, PREF, VISITOR_INFO1_LIVE, YSC