Humanity at Music

Humanity at Music topaketa artistikoa, Gernikan!

Bihar, ekainaren 7an, Humanity At Music Sinfonia Kooperatiboaren ensaio nagusia ospatuko dugu Gernikako Astra `fabrika sozialean. 17:30etan elkartuko gara irailaren 14an Buesa Arenan izango den ekitaldi erraldoiaren froga berezia egiteko. Honakoa ez da edozein ensaio orokorra izango, Euskal Herri osoko askotariko artisten topaketa baizik.

Izan ere, bertan izango dira, Sinfonia Kooperatiboaren konpositorea den Fernando Velázquez, abesbatzaren ensaioa zuzentzen; eta Jon Maya, koreografien sortzailea, dantza taldea gidatzen. 200 bat pertsona elkartuko gara Astrako kulturarako fabrika berezian, elkar-ezagutzeko, ideiak partekatzeko eta sinfonia interkooperatiboari soinu eta mugimendua ipintzeko.

Ensaioa irekia izango da eta interesa duen oro gerturatu daiteke Sinfonia Kooperatiboa ezagutzera, gozatzera… eta zergaitik ez, abestu eta dantzatzera.

Irailak 14, denok Buesa Arenara

Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa herriz-herriko biraren azken helmuga irailaren 14ko ekitaldi erraldoia da, Gasteizko Buesa Arenan. Bertan, 500 pertsona baino gehiagok parte-hartuko dute Sinfonia Kooperatiboan eta 15.000 pertsona elkartzeko asmoa dago egun osoko jaialdi kooperatiboan. Sarrerak laster egongo dira salgai.