Humanity at Music

Ibilaldian, Humanity at Music

Maiatzaren 19an, igandean, ospatuko da 40. ibilaldia Lekeition, “Haratzago” lelopean, eta 2,5 kilometroko ibilbidea prest dago jada. 10:00etan hasiko egitarau indartsua, askotariko ekintzekin: musika, dantza, kirolak, tailerrak… eta Humanity at Music ere bertan izango da, Sinfonia Kooperatiboa Bizkaiko ikastolekin eta gerturatzen diren guztiekin partekatzeko.

Bide horretan, lau gune izango dira, HA (Azkue ikastola), RA (Plaza-parkea eta portua), TZA (Eiguren “sekaderua”) eta GO (Santa Katalina faroa), eta hamaika jarduera eskainiko dituzte horietan.

Humanity at Music ikuskizunak bi unetan parte hartuko du; lehenik eta behin, Lekeitioko Zinema aretoan antolatu den “lekukoaren aldaketa”-n eta, bigarrenik, Lekeitioko plazan. Onintza Enbeita bertsolariak gidatuko du saioa eta Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Bilbao Musikal-eko abesbatzak ikusteko aukera izango dugu. Gainera, Lekeitioko ikastolako haurrek “Etorkizuna” musika piezaren koreografia dantzatuko dute.

Zatoz gurekin ospatzera!

 


Irailaren 14ean, denok Buesa Arenara
Humanity at Music-Sinfonia Kooperatiboa herriz-herriko biraren azken helmuga irailaren 14ko ekitaldi erraldoia da, Gasteizko Buesa Arenan. Bertan, 500 pertsona baino gehiagok parte-hartuko dute Sinfonia Kooperatiboan eta 15.000 pertsona elkartzeko asmoa dago egun osoko jaialdi kooperatiboan. Sarrerak laster izango ditugu salgai.

 

Pribatutasun lehentasunen gunea

    Beharrezko cookie-ak

    Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

    gdpr

    Kanpo cookie-ak

    Beste batzuen cookie-ak erabiltzen ditugu zure nabigazioa ezagutzeko, buletinean harpidetuta bazaude edo sare sozialen bidez partekatutako elementuetan.

    _ga, _gat, _gid
    _ga, _gid, _gat
    SAPISID, SID, SSID, PREF, VISITOR_INFO1_LIVE, YSC