Humanity at Music

Irailak 14: Badator lurrikara kooperatibo-kulturala!

Humanity at Music, Sinfonia Kooperatiboa, irailaren 14an iritsiko da Gasteizera, 1.000 pertsona eszenan jarriko dituen ikuskizun erraldoiarekin.

Arrasate, Aretxabaleta, Lekeitio, Oñati, Pamplona eta Tafalla tafailatik herriz-herriko bira egin ondoren, Sinfonia Kooperatiboak eztanda egingo du irailaren 14an, Gasteizko Buesa Arenan. Sarrerak HEMEN daude salgai.

 

1000 pertsona, 360º

18:00etan hasiko da MONDRAGON Korporazioak sustaturiko enpresa eta giza abenturen 360ºko show-a; non publikoak iraganera bidaiatu, etorkizunera itzuli eta etorkizuna amestuko duen.

Ikuskizunak Fernando Velázquez-ek (musika egilea) eta Jon Sarasuak (letra egilea) sorturiko sinfonia izango du oinarri eta lurrikara kooperatibo-kulturala piztuko du 15.000 pertsona ingururen aurrean. Izan ere, Fernando Velázquez, Euskadiko Orkestra, Kukai Dantza taldea, Euskal Herriko bertsolari nabarmenak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots eta bestelako artista aipagarriek aurkeztuko dute Humanity at Music, Euskal Herriko leku ezberdinetako elkarte eta eragileekin batera; horien artean, azpimarragarriak dira 20 abesbatza taldek osaturiko 300 ahotsak, Gasteizko Udal Dantza Kontserbatorioarekin batera dantzatuko duten 250 dantzariak, Euskal Herriko txistulariak, etab.

 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek Alai Gunea irekiko dute

Irailaren 14a familia osoari zuzenduriko eguna izango da. Buesa Arena kanpoaldean musikaz eta giro onez lagunduriko tailerrak, ekintzak eta ikuskizunak izango dira 12:00etatik hasita. Horien artean, nabarmendu, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek jardunaldiari hasiera emango diotela Musua ikuskizunarekin. Ekintzak doanekoak izango dira eta jan eta edateko Food Truck-ak egongo dira egunean zehar.

 

IKUS SARRERAK

IKUS PROGRAMA OSORIK