Kooperatibismo nafarra Iruña eta Tafallan entzungo da
MONDRAGON Korporazioak “Humanity at Music” soinu banda aurkeztuko du Iruña (Baluarten) eta Tafallan (kultur zentroan).
Kooperatiben soinu banda da, Fernando Velázquezek konposatua eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Abesbatzen Federazioko abeslariek interpretatua.
Sinfonia kooperatiboa Nafarroara iritsiko da. “Humanity at Music” obra Fernando Velazquezek konposatu du, “Un monstruo viene a verme” filmaren soinu banda sortzeagatik Goya saria eskuratu zuen berberak. Honako hau, MONDRAGONeko esperientzia sozio-enpresarioari musika eta letra jartzen dion proiektu kulturala da. Eta, kasu honetan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Abesbatzen Federazioko talde ezberdinetako 150 abeslariek interpretatuko dituzte “Humanity at Music” albumean biltzen diren 8 musika-pieza, Fernando Velázquezek gidatuta.
Ekimen kolektiboa da, kooperatiboa, MONDRAGONeko historia eta oraina modu ezberdinean kontatzen duena, eta etorkizuna irudikatzen duena, ikuskizun koral eta artistiko batean. Ekainaren 20an aurkeztuko da Iruñako Baluarten eta ekainaren 26an Tafallako kultur zentroan.
Nafarroako kooperatibismoa
Ikuskizunak Nafarroako Ekonomia Sozialari aitortza egiteko balio du, eta kooperatibak dira horren adierazle nagusiena, modu zuzenean 20.000 pertsona baino gehiagori lana emanez -Komunitateko enplegu pribatuaren %8- eta Nafarroako BPG-aren %12,5aren pareko fakturazioarekin.
Nafarroan kokatzen diren MONDRAGONeko kooperatiba garrantzitsuenen ordezkariak bildu dira gaur Iruñako Laboral Kutxako egoitzan, ikuskizuna aurkezteko eta interkooperazio kulturaleko proiektua gizarte nafarrarekin partekatzeko. Izan ere, disziplina anitzeko profesionalak bildu ditu proiektuak, arlo ezberdinetan: musika, kantu korala, literatura, ilustrazioa edota bertsolaritza. Besteak beste, Julio Soto bertsolaria edo Maite Mutuberria ilustratzaileak, biak jatorriz Nafarrokoak.
Aurkezpenean izan dira, beste batzuen artean: Eduardo Elizarde, Nafarroako Laboral Kutxako zonaldeko zuzendaria; Ignacio Ugalde, ANEL-eko lehendakaria; Josu Kamara, proiektuaren zuzendari artistikoa; Felix Palomero, Baluarte Fundazioa-Nafarroako Orkestra Sinfonikoa-ren zuzendaria; eta Carlos Gorricho, Nafarroako Abesbatza Elkartearen lehendakaria.
“Humanity at Music” Nafarroa:
ekainaren 20an Iruñan eta ekainaren 26an Tafallan
“Humanity at Music Nafarroa”, datorren irailaren 14an Vitoria-Gasteizko Buesa Arenan ospatuko den ikuskizun handiaren aurrerapena da. Irailekoan, 1.000 pertsona baino gehiago izan dira eszenan, beste batzuen artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Kukai Dantza Taldea.
Sinfonia Kooperatiboa Fernando Velazquezek konposatu du (Goya baten irabazlea) eta letra Jon Sarasuak sortu du. Esan bezala, ekainaren 20an aurkeztuko da Iruñako Baluarten eta ekainaren 26an Tafallako kultur zentroan. Bi hitzorduetan Nafarroako Abesbatzen Federazioko 150 pertsonek osaturiko abesbatza izango da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta baita sinfoniaren konpositorea bera ere, Fernando Velázquez, kontzertuaren zuzendari gisa.
Sarrerak salgai jarriko dira webgunearen bitartez eta bi herrietako leihatiletan.