Humanity at Music

Abesbatzaren lehen entseguak

humanity-at-music-coro

Arrasaten eta Eskoriatzako Apotzaga auzoan egin ziren Humanity at Music abesbatzaren lehen entseguak, azaroaren 14an. IBA (Iubilo Bilbao Abesbatza) eta Goikobaluko koristek eta beste zenbait kooperatibistak parte hartu zuten entseguetan.

Jon Sarasua letren egileak eta Fernando Velázquez soinu bandaren konposatzaileak ere parte hartu zuten lehen entseguetan. Abesbatzako kideek, kooperatibistek eta abestien sortzaileek elkar ezagutzeko eguna izan zen, bazkari batez lagunduta.

Proiektu irekia

Proiektuan parte hartu nahi duten guziek hatmusic@mondragoncorporation.com helbidera idatzi beharko dute. Dagoeneko, entitate ezberdinetako 20 bat kooperatibistak eman dute izena. Helburua da 300 bat laguneko orfeoi erraldoia osatzea

humanity-at-music-coro