Humanity at Music

‘Humanity Herriz herri’ ekitaldia prestatzeko entsegu orokorrak abian dira Arrasaten

Iubilo Bilbaoko, Goikobaluko, herriko beste abesbatzetako, kooperatibetako eta Arrasate Musikaleko orkestrako ehun bat lagun baino gehiago batu ziren atzo MONDRAGONek antolaturiko Sinfonia Kooperatiboaren lehen entsegu orokorrean. Otsailaren 22an eta 23an Amaia Antzokian aurkeztuko da, lehenengo aldiz, Humanity at Music.

Humanity at Music > Monterroneko entsegu orokorra

Gaueko 20:15ak dira Monterron Jauregian, Arrasate Musikaleko egoitzan. Otsaileko asteazken arrunt batean baino mugimendu gehiago somatzen da. Goikobalu eta Iubilo Bilbao abesbatza taldeetakoak handik eta hemendik dihardute, baita Arrasate Musikaleko orkestrako kideak ere… guztira ehun bat pertsona baino gehiago Humanity at Music ikuskizunaren lehen entseguan parte hartzeko prest.

Herriz-herri jarraituko duen ikuskizunaren estreinaldia prestatzen ari dira, Arrasateko Amaia Antzokian aurkeztuko dena, otsailaren 22an eta 23an. 1.200 sarrera jarri dira salgai, 15 euroren truke.

Entsaguak eta zuzenekoahumani

Hurrengo saioak Amaia Antzokian izango dira, 20an 19:30etatik aurrera, ikuskizunean parte hartuko duten pertsona guztiekin (haurrak, aktoreak, musikariak, aurkezleak..), eszena arduraduna den Josu Camararen gidaritzapean. Egun berean, 20:30tik aurrera, orkestra igoko da Amaia Antzokiko oholtzara.

Otsailaren 21ean, estreinaldiaren bezperan, Amaiara itzuliko gara, baina oraingo honetan entsegua orkestraren presentziarik gabe egingo da.

Herriz-herri, geldialdi berriak

Arrasaten, 22ko eta 23ko ikuskizunak aurrez hasiko dira, 19:00etan herriko plazan, guztiok elkarrekin, txistulariekin lagunduta, antzokira joateko. Bertan izango dira, era berean, Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak, proiektu honetan parte hartu dutenak.

Gainera, Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboak herriz-herriko bira bat egingo du ikuskizuna Euskal Herriko bazter ezberdinetara eramateko. Gipuzkoan hasiko da, Arrasatetik, Aretxabaletatik eta Oñatitik pasata, eta Nafarrora hedatuko da, Iruñeara eta Tafallara. Bizkaian aukera ezberdinak baloratzen ari dira eta ikuskizuna Ondarru, Markina edo Gernikara   gerturatzea da ideia. Gasteiz izango da ikuskizun nagusiaren hiriburua, irailaren 14ean, Buesa Arenan.