Humanity at Music

Humanity Herriz-Herri

Herriz herri

MONDRAGON korporazioak bultzatu eta sustatu du Humanity at Music proiektua, eta asko dira proiektu korporatiboa lagundu duten erakundeak: Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiak; eta zenbait euskal udalerri, tartean, nabarmentzekoa da Arrasateko Udala. Humanity at Music partekatutako eta parte hartzeko proiektu bat ere bada, eta zabalik dago ekimenean parte hartu nahi duten kooperatibetako eragile guztiei.

humanity-at-music-humanity-herriz-herri

Liburua, oparitzeko eta gordetzeko altxorra

Maite Mutuberria proiektuko ilustratzaileak dioen moduan, liburuak altxor baten balioa du. Etxean lasai irakurri eta gordetzeko liburu horietakoa da. Euskal kooperatibagintzaren iragana, oraina eta etorkizuna biltzen ditu, baina, batez ere, lan artistiko eta iradokitzailea da. Kooperatibagintza barrutik bizi (izan) duen edozeinen etxean egon beharrekoa.