Humanityatmusic-arrasate-sarrerak

Lortu zure sarrera “Humanity at Music – Arrasate” ikuskizunerako

humanity at music sarrerak

Otsailaren 22 eta 23an aurkeztuko da Humanity at Music – Sinfonia Kooperatiboaren ikuskizuna Arrasateko Amaia Antzokian

Salgai daude jada “Humanity at Music” proiektuaren lehen kontzerturako sarrerak, aukera bikaina Esperientzia Kooperatiboa kontatu eta kantatzea helburu duen ikuskizunarekin gozatzeko.

Ekitaldia otsailaren 22 eta 23an (ostiralean eta larunbatean) ospatuko da Arrasateko Amaia Antzokian eta sarrerak Udaleko webgunetik lortu daitezke 15 euroren truke. Webgune honetatik ere eskuragarri.

Pilar Kaltzada izango da Humanity at Music – Arrasate ekitaldi honen aurkezlea eta berarekin batera izango ditugu: Oihana Iguaran eta Amets Arzallus bertsolariak, Leintz Bailarako Txistulariak, Goikobalu, Arizmendi, Iubilo Bilbao abesbatzak, eta Arrasate Musikaleko musikariak, besteak beste.

Ekitaldi berezia izango da; 19:00etan Arrasateko Plazatik abiatuko gara txistulariekin, erritmo alaiez osaturiko kalejira batean, eta Amaia Antzokira joango gara, 19:30etan obrari hasiera emateko.

Bukatzeko, gogorarazi, Humanity at Music – Sinfonia Kooperatiboa elkarlanerako proiektua dela, MONDRAGONen Esperientzia Kooperatiboa kontatu eta kantatzeko asmoarekin sortua; era berean, nabarmentzekoa da askotariko artisten lankidetzarekin garatu dela, besteak beste, Jon Sarasua letra egilearekin, edo-eta Fernando Velázquez musikagilearekin.

SARRERAK