Donostia, gizarte ekonomiaren europako hiriburu

Urte osoan zehar gizarte ekonomiarekin lotutako ekitaldi ugari burutzen ari dira Donostian, Europako hiriburutzaren barruan.

“Pertsonak ekonomiaren erdigunean”, da Donostiak aukeratu duen leloa Gizarte Ekonomiaren Urteko Hiriburutza ospatzeko aukeratutako leloa. Hiriburutzaren hasiera ekitaldia otsailaren 24an egin zen.

Urte osoan zehar hainbat ekitaldi egin dira, eta hiriburutzaren ekitaldi nagusietako bat azaroaren 13an eta 14an egingo den Gizarte Ekonomiaren Goi Mailako Goi Bilera izango da. Bertan, Europa osoko 600 pertsona baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da.

“Gizarte Ekonomiari buruzko Europako Konferentzia: Pertsonak, Planeta, Ekintza”, Europar Batasuneko Kontseiluaren Espainiaren Lehendakaritzaren esparruan, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak antolatua, Donostiara erakarriko ditu Europa osoko Gobernuak, Erakundeak, gobernu autonomikoak, Estatu kideak, ELGA, LANE, eta planetako bazter guztietako Gizarte Ekonomiaren enpresa-liderrak.

Era berean, ekitaldian, Social Academy Awards sarien bigarren edizioa ere egingo da. Sari horiek Gizarte Ekonomiaren Europako Patronalak (SEE) sustatu ditu, teknologia-, gizarte- eta ingurumen-arloko enpresa-esperientzia berritzaileak aitortzeko.

Era berean, euskal kooperatibismoak bere giharra eta balio bereizgarriak erakutsiko ditu azaroaren 13 eta 14an. Hain justu ere, aipatu 13an, astelehena, DENON ARTEAN euskal kooperatibismoaren saria emateko ekitaldia egingo da. Sari hori bi urtean behin ematen da, eta pertsona eta erakundeek enpresa kooperatiboaren ereduaren alde egiten duten lana aintzatesten da.

Sari honek bi alditan eman dira jada. Aurreneko edizioan Jose Maria Arizmendiarrieta (“in memoriam”) nabarmendu zuten, MONDRAGONen esperientzia kooperatiboaren sustatzailea. 2021ean, ICA erakundea (International Cooperative Alliance) izan zen saria jaso zuena, Ariel Guarco presidentearen eskutik, erakunde horren 125 urteko historia ospatuz.

Hirugarren edizio honetan, Europako Batzordea izango da saritua. Ekitaldia Kursaalean izango da eta bertan Nicolas Schmit komisarioa egongo da saria jasotzeko. Halaber, MONDRAGONek 2019an sortutako Sinfonia Kooperatiboa zeremonia honen parte izango da. Bertan, Fernando Velazquezen zuzendaritza, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lankidetza eta Goikobalu Arrasateko Abesbatza, Iubilo Bilbao Abesbatza eta Txorbela Otxotea abesbatzak izango dira.